141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

352/2014 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezarri, eta “de minimis” araubideari lotutako laguntzen 2014ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenean eragin nabarmen eta onuragarria duten nekazaritza jardueren artean, erlezaintza dago, erleen polinizazioa garrantzi handikoa baita bertako landarediaren espezieetako asko behar bezala kontserbatzeko.

Eraginpeko eremuko berezko landarediaren polinizazioak eragina du ingurumenean oro har, eta nekazaritzako ekoizpenean batik bat. Hori horrela, erlezaintza desagertu edo gutxituz gero, arriskuan jar daiteke Nafarroako Foru Komunitateko lurralde askotako biodibertsitatearen iraupen egokia.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, erlezaintza sektoreari laguntzeko asmoz, egokitzat jo du erlauntz bakoitzeko laguntzak ematea, horrela erlezaintzako jarduera mailari eustearren, ingurumenean ondorio positibo eta garrantzitsuak baititu.

Ebazpen honetan araututako laguntzak “de minimis” araubidearen menpean daude (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EE Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/20015 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean polinizaziorako nekazaritza eta ingurumen arloan polinizaziorako ematen diren laguntzak arautzen dituzten oinarriak onestea. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean daude.

2. Gardentasunaren betebeharrari buruzko aitorpenerako eredua onestea. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

3. 2014an nekazaritza eta ingurumen arloan polinizaziorako emanen diren diru-laguntzen deialdia onestea.

4. 22.000 euroko gasturako baimena ematea, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoetarako, 2014ra luzatutako 2012ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntza. Polinizazioa” izeneko 710004 71320 4700 412206 kontu-sailaren kargura.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko ekainaren 20an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

I. ERANSKINA

Nekazaritza eta ingurumen arloan polinizaziorako emanen diren laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak

Lehendabizikoa.–Xedea.

1. Nekazaritza eta ingurumen arloan polinizaziorako laguntzen oinarriak ezartzea da ebazpen honen xedea, erlezaintzako jarduera maila egokia izan dadin, biodibertsitatea zaintzeko ondorio on eta garrantzitsuak baititu, batez ere erleen polinizazioak biodibertsitatea egoki mantentzeari begira duen garrantziagatik.

2. Produkzioan ari diren erlauntzek jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak, betiere erlezainek hirugarren oinarrian ezarri diren betebeharrak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza urteko sari bat izanen da, hamabi euro produkzioan ari den erlauntz bakoitzeko.

2. Diru-laguntzen deialdi hau “de minimis” araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EE Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa). L 352 AO, 2013ko abenduaren 24koa.

3. Onuradun bati gehienez ere 15.000 euroko laguntza ematen ahal zaio hiru zergaldiko epean (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EE Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. atala; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Hirugarrena.–Onuradunak.

1. Nafarroako Foru Komunitatean abeltzaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoak izaten ahalko dira ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, baldin eta banakako laguntza ematen denean betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribaturik dagoen erlategi baten titularra izatea ebazpen hau argitaratu baino lehen.

b) Erlategiak produkzioan ari diren 50 erlauntz izatea gutxienez; erlauntz bakoitza dagokion ustiapen zenbakiarekin egonen da identifikatuta.

c) Osasun arloko legeriak ezarritako osasun betebeharrak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak berariaz zehazten dituenak betetzea.

d) Erlategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren betebeharrak betetzea.

e) Nekazaritza jasangarriaren bidean, nekazaritzako jardunbide egokiak erabiltzea (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 7ko 58/2014 Foru Agindua: kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena).

2. Onuradunek, laguntzak eskatu behar dituztenean, konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

a) Beren erlategiko erlauntzen errolda mantendu, eta, bidezkoa denean, handitu eta hobetzea.

b) Transhumantzian diharduten erlezainak izanez gero, erlategiak gutxienez ere zortzi hilabetez mantendu beharko dituzte Nafarroako Foru Komunitatean, eta, kasuan kasuko giden bidez, joan-etorriak frogatu.

c) Laguntza jasotzen duen onuradun baten erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.

d) Erleei polena duen elikagai bizigarririk ez ematea.

e) Administrazioko teknikariei erlauntzetara iristeko erraztasunak ematea, hartutako konpromisoak betetzen diren ala ez egiaztatu ahal izan dezaten.

f) Erlauntz guztiak oraingo ustiapen zenbakiarekin identifikatzea erlauntzaren alde guztietan (oinarria, goratzekoak eta estalkia). Identifikazioa suz markatuta eginen da, plastikozko txaparekin, plastikozko krotalarekin edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak onesten duen beste metodo batekin, betiere marka ezabagaitza bada eta erraz irakur badaiteke. Zenbakiak eta letrak zentimetro batekoak izanen dira gutxienez.

g) Erlategiaren liburua eguneraturik edukitzea.

h) Erlezainak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari idatziz jakinarazi beharko dio diru-laguntza hartzen duten erlategietan zenbait baja gertatzen diren. Horretarako, horiek gertatu eta hamar eguneko epea izanen du gehienez.

Laugarrena.–Eskatutako betebeharrak frogatzeko modua.

Aurreko oinarrian aipatzen diren betebeharrak frogatzeko, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa bada, entitatearen IFK eta eraketa eskrituraren fotokopia. Eskaerak bazkide guztiek edo legezko ordezkariak edo administratzaileak sinatuko dituzte; azken kasu horretan, ordezkaritzaren egiaztagiria ere aurkeztuko da.

b) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten ekoizleen kasuan).

c) Erlategiko osasun planaren eta egindako tratamenduen frogagiriak.

d) Ustiategiaren liburua, errolda eguneratua duela.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

1. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzura zuzenduko dira, eta departamentu horren Erregistroan aurkeztuko (González Tablas kalea, 9, Iruñea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Eskaerak telematika bidez aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala beharko da.

Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko erregistroetan eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webguneko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.

Seigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira. Eskaerak ondoko hurrenkeran hartuko dira kontuan:

2.1.–Ogibide nagusia nekazaritza duten ustiategien titularren eskaerak (pertsona fisikoa denean, eta lehentasunezko ustiategia, pertsona juridikoa denean).

2.2.–150 erlauntz baino gehiago dituzten erlezain profesionalen eskaerak.

2.3.–Gainerako eskatzaileak.

3. Aurrekontua lehentasunezko talderen baten eskaerak finantzatzeko aski ez bada, talde horren barrenean kobratu beharreko zenbatekoen hainbanaketa eginen da.

Zazpigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Ekoizpenaren Atalak aztertuko ditu eskaerak.

Zortzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, hirugarren arauan ezartzen diren baldintzak betetzen dituen eta laugarren arauan aurreikusten diren agiriak ekartzen dituen egiaztatuko da. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez baditu, interesdunari 10 eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela. Hala bada, espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, Abere Ekoizpenaren Atalak, Nafarroako Gobernuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez eta tokian berean egindako jarduketen ikuskapen akten bidez, eskaturiko betebeharrak betetzen direla egiaztatuko du.

2. Eskaera aztertu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko eta ordaintzeko ebazpen-proposamena eginen du.

3. Diru-laguntza eman baino lehen, onuradunak aitorpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean erregelamendu honi edo “de minimis”eko bestelako erregelamenduei loturiko beste edozein laguntzari buruzkoa.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte onuradun bati emandako laguntzen zenbateko osoak ez duela gainditzen 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EE Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga eta Erregelamenduan ezarritako betebehar guztiak betetzen direla.

5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak diru-laguntzen gainean ebatziko du, arrazoi eta guzti.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Bederatzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Hamargarrena.–Onuradunaren gardentasunerako betebeharra.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoak 20.000 euro gainditzea urtean.

b) Emandako zenbatekoak entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren % 20 gainditzea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren zehaztearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala bada, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasunerako betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatu ondoren aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez eskura egonen da Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskatutakoa gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, aitorpen bat aurkeztu beharko du hala dela adierazteko.

Entitateak ekitaldi berean ondoz ondoko diru-laguntzak jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamaikagarrena.–Diru-laguntzaren helburua lortu dela eta hartutako dirua erabili dela frogatzeko epea eta modua.

Laguntzen helburua bete dela justifikatzeko, alegia, polinizazioa egiteko, konpromisoan sartutako erlauntzak mantenduko dira, foru agindu honetako hirugarren oinarrian hartzen diren konpromisoei jarraikiz.

Hamabigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Ordainketa bakar baten bidez emanen da diru-laguntza, onartzen den momentuan, eta laguntza emateko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak onetsitako ebazpenean berean tramitatuko da.

Hamahirugarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

1. Laguntza hauek bateraezinak dira Foru Administrazioak edo beste administrazio batzuek helburu bererako ematen dituzten beste batzuekin.

2. Laguntzen metaketari dagokionez, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EE Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).

Hamalaugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Foru agindu honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Diru-itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamabosgarrena.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi honetako laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da (www.navarra.es), zerbitzuen katalogoan, nekazaritza eta ingurumenean arloan polinizaziorako emanen diren laguntzei dagokien fitxan.

II. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena

Izena: ..................................

NANa/IFZ: ..................................

Honako hau ordezkatuz:

IFK: ..................................

Helbidea: ......................................................................................................

Diru-laguntzaren onuradun naizen aldetik, aitorpen hau egiten dut (unitate kudeatzaileak bete beharrekoa):

Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).

Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, deklaratzen dut:

Ez dudala gardentasunerako betebeharrik (aipatutako foru dekretuaren 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).

.......................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ......................................................................................... (izena) diru-laguntza dela-eta, informazioa aurkeztu dut; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

Gardentasunaren betebeharra dut, eta, horrenbestez, aitorpen honen eranskinean, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Sinatua: ...........................

Kargua: ......................

ESKATZAILEARENTZAKO ARGIBIDE INTERESGARRIAK

1. Aitorpen hau eta kasuan-kasuan aurkezten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorriko zaizkio.

2. Aitorpen hau igortzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita. Betebehar hori betetzen ez bada, ez da ordainduko emandako diru-laguntza.

3. Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez eskuratzen ahalko da, argitaratzen denetik. Epe hori igarota, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du, eta, hala egiten ez badu, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: F1409352