1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
937/2014 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen da.
Ikasketa-plan honek lortu egin du Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena izan ondoren, Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena, eta 2010eko urriaren 1eko Ministroen Kontseiluak ezarri zuen tituluaren ofizialtasuna (zeina 2010eko azaroaren 11n argitaratu baitzen 273 zenbakiko BOEn, eta 2010eko urriaren 18ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri zen).
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzan Graduatua titulua lortzeko balio duten ikasketa planak argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2014ko uztailaren 1ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzako Graduatua tituluko ikasketa planak
Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 114 |
Aukerakoak | 54 |
Kanpo praktikak | |
Gradu Amaierako Lana | 12 |
KREDITUAK OSOTARA | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTS | IKASTURTEA | SEIHILEKOA |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Matematika | 24 | 1.a | 1., 2. |
Fisika | 12 | 1.a | 1.a eta 2.a |
Informatika | 18 | 1.a eta 2.a | 1., 2. eta 3.a |
Enpresa | 6 | 1.a | 1.a |
Ikasketa-plana laburtua (moduluen arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 | Matematika | Oinarrizko irakasgaia | 24 | 1.a eta 2.a |
Fisika | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1.a eta 2.a |
Informatika | Oinarrizko irakasgaia | 18 | 1., 2. eta 3.a |
Enpresa | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Informatika adarrerako prestakuntza komuna | 60 | Metodoak | Nahitaezkoa | 18 | 2., 3. eta 4.a |
Sistema eragileak | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Datu-baseak | Nahitaezkoa | 12 | 3.a eta 4.a |
Konputagailuak | Nahitaezkoa | 6 | 4.a |
Sareak | Nahitaezkoa | 6 | 4.a |
Softwarearen Ingeniaritza | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Adimen artifiziala | Nahitaezkoa | 6 | 4.a |
Softwarearen ingeniaritzako nahitaezko modulua | 18 | Informatika Sistemen Garapena | Nahitaezkoa | 18 | 5., 6., eta 7.a |
Konputazio eta Sistema Adimendunen nahitaezko modulua | 18 | Konputazioa | Nahitaezkoa | 18 | 5., 6., eta 7.a |
Informazioaren Teknologien nahitaezko modulua | 18 | Zerbitzu eta Sareen Arkitektura | Nahitaezkoa | 18 | 5., 6., eta 7.a |
Softwarearen Ingeniaritza aipameneko modulua | 30 | Informatika Sistemen Kudeaketa eta Antolamendua | Aukerakoa | 30 | 5., 6., eta 8.a |
Konputazio eta Sistema Adimendunen aipameneko modulua | 30 | Sistema adimendunak | Aukerakoa | 30 | 5., 6., eta 8.a |
Informazioaren Teknologien aipameneko modulua | 30 | Informazioaren Teknologiak | Aukerakoa | 30 | 5., 6., eta 8.a |
Aukerakoak | 24 | Aukerakoak | Aukerakoa | 24 | 7. eta 8.a |
Gradu Amaierako Lana | 12 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 12 | 8.a |
F1409859 |
Iragarkiaren kodea: F1409859