141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

158/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, dohaineko peritu-laguntza arautzen duena.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 473. artikuluak xedatzen duenez, beste administrazioetako funtzionarioek ere jardun ahal izango dute Justizia

Administrazioaren zerbitzuan, aldika edo modu iraunkorrean, zenbait jardueratan laguntzeko haien beharra izanez gero. Justizia Administrazioko funtzionarioei esleiturikoez bestelakoak izango dira jarduera horiek, ezagupen tekniko edo espezializatuak eskatzen dituztenak.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuak dohaineko peritu-laguntza arautzen du VI. kapituluan, eta erregulazioa Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearekin bat dator.

Urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6. artikuluaren 6. idatz-zatiak auzitegietan peritu gisa aritu behar diren profesionalen lehentasun-hurrenkera ezartzen du, eta jurisdikzio organoei atxikitako langile teknikoei ematen die lehentasuna edo, halakorik ez badago, Administrazio Publikoen menpeko funtzionario, erakunde edo zerbitzu teknikoei.

Salbuespenez, eta aurrekoetako bat ere ez badago, peritu pribatu izendatuen zerbitzuak kontratatuko dira. Peritu pribatuak prozesu-legeetan ezarritakoarekin bat izendatuko dira.

Kontuan izanik Nafarroan jurisdikzio organoei atxikitako langile teknikorik ez dagoela, foru agindu honen xedea da Nafarroan dohaineko peritu-laguntza antolatzea, martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretua garatuz; horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo haren menpeko langileak izendatzeko prozedura eta peritu pribatuei ordaintzeko sistema ezartzen dira.

Gaur egun Nafarroan dohaineko peritu-jarduera pribatua da, eta jurisdikzio organoek prozesu-legeekin bat izendatzen dituzten profesionalek jarduten dute. Kasu horretan, peritu-froga egin aurretik haren kostu ekonomikoaren gaineko aurreikuspena aurkezteko betebeharra ezartzen du oraingo arauak. Aurreikuspena automatikoki onetsiko da 15 eguneko epean organo eskudunak eragozpenik jartzen ez badu, baina arauak ez du irizpiderik ezartzen eragozpenei dagokienez. Izan ere, foru agindu honek egoera hori zuzendu nahi du gardentasuna eta segurtasun juridikoa handitzeko.

Irizpide horiek finkatzeko, zenbait aldagai hartu dira kontuan: irizpenaren xedea, prestatzeko behar den denbora, kostua orduko eta, batez ere, betetzen den eginkizun soziala.

Horrela, diru konpentsaziorako moduluak eta oinarriak ezartzen dira peritu gisa modu pribatuan aritzen direnentzat, irizpenaren xedearekin eta betetzen duten eginkizun sozialarekin bat datozenak. Izan ere, eginkizun hori eta doako laguntza juridikoan aritzen diren abokatu profesionalek betetakoa berdintsuak dira.

Bestetik, gastu publikoa arrazionalizatzeko irizpideak hartu dira kontuan, bai eta giza eta diru baliabideen kudeaketan eraginkortasun eta efizientzia handiagoak ere.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenean ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua garatzea; horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak peritu izendatzeko epaitegi eta auzitegiekin izan behar den elkarlana arautzen du.

2. Orobat, dohaineko peritu-laguntzaren zerbitzu-sariak eta haiek ordaintzeko prozedura ezartzen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak laguntzaren kostuak bere gain hartu behar dituen kasuetarako.

2. artikulua. Prestazioaren edukia.

1. Dohaineko peritu-laguntzan perituek aholkua eta irizpena ematen dituzte prozeduretan, organo judizialak (ofizioz), fiskaltzak edo doako laguntza juridikorako eskubidearen alderdi titularrak edo kaudimengabe deklaratutako alderdiak hala eskatzen badute.

2. Dohaineko peritu-laguntza, ahal bada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko funtzionario, erakunde edo zerbitzu teknikoek emanen dute.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko perituak izendatzeko prozedura.

1. Organo judizialak justizia arloko eskumenak dituen departamentuari eskatuko dio peritu bat izenda dezala. Horretarako, foru agindu honen I. eranskineko eredua (peritua eskatzeko eredua), behar bezala betea, bidaliko dio.

2. Eskaera jaso ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko departamentu, erakunde edo zerbitzu tekniko egokiari (hau da, peritu-frogarako behar diren ezagutzak dituzten langileak dituenari) igorriko zaio, izendapen-proposamena egin dezan.

3. Izendatutako pertsona identifikatzeko eta berarekin harremanetan jartzeko datuak agertu behar dira izendapen-proposamenean. Hamar egun naturaleko epean idazkaritza tekniko nagusiek justizia arloko eskumenak dituen departamentuari bidaliko diote proposamena, organo eskatzaileari helarazi diezaion.

4. Premia larriko kasuetan, organo judizialak behar bezala arrazoiturik, aurreko atalean adierazitako epea erdira murriztuko da.

5. Izendatutako pertsonak organo judizialak ezarritako toki eta egunean agertu beharko du kargua onartzeko. Peritu izendatu ondoren, prozesu-lege egokiek arautuko dute prozesuan izanen duen jarduna, alde batera utzita agintari judizialek hierarkiako nagusi hurrenari eskatzea prozesuko egintzetara joateko baimenak eta, halakorik bada, peritu-txostena garaiz egiteko behar diren lanaldien luzapenak eman diezazkion.

6. Peritu-txostena edo -irizpena egin eta eman dela egiaztatzeko, organo judizialak foru agindu honen I. eranskineko ereduaren dagokion atala bete eta justizia arloko eskumenak dituen departamentuari bidaliko dio.

7. Eskaera jaso duen departamentuak izendapen-proposamena egiten ez badu, horren arrazoiak azaldu beharko ditu txosten batean, justizia arloko eskumenak dituen departamentuari igorriko diona. Horren berri emanen zaio organo eskatzaileari, foru agindu honen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

8. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko langileek ez dute zerbitzu-sariak jasotzeko eskubiderik izango peritu-txostena edo -irizpena egiteagatik, zerbitzuagatik bidezko kalte-ordainak jasotzeko eskubidea galarazi gabe. Kalte-ordainak justizia arloko eskumenak dituen departamentuak ondorio horietarako gaitzen duen aurrekontuko kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

Elkarlanaren ondorioz lanaldia luzatzen bada, atseden-denborarekin konpentsatuko da.

4. artikulua. Peritu pribatuak.

Peritu pribatuek emandako dohaineko peritu-laguntza bidezkoa da kasu hauetan: kasuan kasuko arloan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko langile teknikorik ez dagoenean; izendapen-proposamena egitea ezinezkoa denean; edo organo judizialak peritu-jarduera jakin bat bidezkotzat jotzen duen ebazpen arrazoitua ematen duenean.

5. artikulua. Peritu-froga pribatuen kostu ekonomikoa.

1. Peritu gisa proposatutako pertsonak justizia arloko eskumenak dituen departamentuari bidali beharko dio peritu-frogaren kostu ekonomikoaren aurreikuspena, hark onets dezan, foru agindu honen II. eranskineko eredua (peritu-frogaren kostu ekonomikoaren aurreikuspena egiteko eredua) erabiliz. Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 40. artikuluak jasotzen du aipatu aurreikuspena.

2. Aurreko ataleko agiria aurkezteko betebeharretik salbuetsita egonen dira guardiako epaitegiek izendatutako perituak.

3. Aipatu foru dekretuaren 40.2 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, baztertutzat joko dira foru agindu honen III. eranskineko konpentsazio ekonomikorako oinarriak gainditzen dituzten aurreikuspen ekonomikoak, irizpenaren xedea kontuan hartuta. Kasu horretan, 10 eguneko epe bat irekiko da konpentsaziorako oinarriekin bat egiten duen beste aurreikuspen bat aurkezteko. Epe horretan beste aurreikuspen bat aurkezten ez bada, horren berri emanen zaio organo judizialari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. 40.2 artikuluan ezarritako epea 5 egunetara murriztuko da kostu ekonomikorako aurreikuspenak 150 euro gainditzen ez baditu.

6. artikulua. Zerbitzu-sariak ordaintzeko prozedura.

1. Zerbitzu-sarien minuta kostu ekonomikorako aurreikuspenarekin (justizia arloko eskumenak dituen departamentuak onetsitakoa) bat etorriko da. Hala ez bada, edo aurreikuspenik ez badago, ez dira tramitatuko aurkezten diren zerbitzu-sarien minutak, salbu eta foru agindu honetan xedatutakoarekin bat egiten badute.

2. Justizia arloko eskumenak dituen departamentuak zerbitzu-sariak ordainduko ditu organo judizialak peritu-txostena edo -irizpena egin eta eman dela egiaztatu ondoren. Organo judizialak foru agindu honen II. eranskineko ereduaren dagokion atala bete eta dagokion faktura erantsi beharko du. Ordainketa eginen da epaia eman ez bada ere. Horregatik, fondo-horniketa egiteko eskaerak ez dira kontuan hartuko.

3. Ordainketa egin ondoren, justizia arloko eskumenak dituen departamentuak horren berri emanen dio organo judizialari, kostuen tasazioaren ondorioetarako.

7. artikulua. Konpentsaziorako oinarriak gainditzen dituzten gastuak baimentzea.

1. Salbuespenez, justizia arloko eskumenak dituen departamentuak baimena ematen ahal du konpentsazio ekonomikorako oinarriak (foru agindu honen III. eranskinean finkatuak) gainditzen dituzten peritu-lanak ordaintzeko, honako kasu hauetan:

a) Peritu-lanetan objektu asko baloratzen direnean eta balorazioa bereziki zaila denean.

b) Baliabide bereziki garestiak eta ez-ohikoak erabili behar direnean.

c) Irizpenaren xedea kontuan hartuta, irizpena bereziki zaila denean eta/edo irizpenaren xedea konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarrietan (III. eranskinean ezarritakoak) sartzea ezinezkoa denean, ezta analogiaren bidez ere.

2. Kasu horietan, peritu gisa proposatutako pertsonak justizia arloko eskumenak dituen departamentuari bidali beharko dio peritu-frogaren kostu ekonomikoaren aurreikuspena egiteko eredua (foru agindu honen II. eranskinekoa), hark onets dezan, bai eta eskaera justifikatzen duen txostena ere, hau da, aurreko ataleko kasuetariko bat dela modu fede-emailean egiaztatzen duen txostena.

3. Aurreikuspena onesten ez bada, horren berri emanen emanen zaio peritu gisa proposatutako pertsonari, hamar eguneko epean beste aurreikuspen ekonomiko bat aurkez dezan. Epe horretan beste aurreikuspen bat aurkezten ez bada, edo aurreikuspen berria ere baztertzen bada, horren berri emanen zaio organo judizialari, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. artikulua. Dirua itzultzea.

1. Peritu-lanengatik ordaindutako dirua itzuli beharko da Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 39. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarritako kasuetan.

2. Prozesuari amaiera ematen dion epaian kostuei buruzko adierazpena bada eta doako laguntza juridikorako eskubidearen titularraren aldekoa bada, ordaindu behar duen alderdiak peritu-lanen zenbatekoa ordaintzen duenean, kostuak tasatu eta arautzen dituen organo judizialeko idazkaritzak ordainketa-agindu bat emanen du justizia arloko eskumenak dituen departamentuaren alde, perituari ordaindutako zenbatekoarekin.

3. Peritu-lanak ordaindu behar dituen alderdiak, edozein arrazoirengatik, zerbitzu-sarien minuta ordaintzen badio perituari, honek Nafarroako Gobernuak ordaindutako dirua itzuli beharko du, justizia arloko eskumenak dituen departamentuak emandako ordainketa-gutuna erabiliz.

9. artikulua. Perituen zerrendak.

1. Organo judizialen eskura jartzen diren perituen zerrendak alde batera utzita, justizia arloko eskumenak dituen departamentuak Prozedura Zibilari buruzko Legearen 341. artikuluan aipatzen diren entitate eta profesionalen elkargoekin harremanetan jarriko da urtero, peritu-laguntza foru agindu honetan ezarritako kasu eta baldintzetan emateko prest dauden profesionalen berariazko zerrenda egin dezaten.

2. Profesionalen elkargoa ez duten edo profesionalen elkargoko kide izateko betebeharra ez duten jardueretan, organo judizialetan peritu gisa aritu nahi duten pertsonek peritu judizialen zerrendetan inskribatzeko eskaera bidaliko diote justizia arloko eskumenak dituen departamentuari, foru agindu honen IV. eranskinean ezarritako eredua erabiliz.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Perituen zerrendak bidaltzea.

Bi hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, profesionalen elkargoek eta 9. artikuluan aipatzen diren gainerako entitateek peritu gisa foru agindu honetan finkatutako baldintzetan aritzeko prest dauden profesionalen zerrendak eman beharko dizkiote justizia arloko eskumenak dituen departamentuari. Profesionalak peritu gisa arituko dira organo judizialak (ofizioz), fiskaltzak edo doako laguntza juridikorako eskubidearen alderdi titularrak edo kaudimengabe deklaratutako alderdiak hala eskatzen badute. Zerrendak jaso ondoren, justizia arloko eskumenak dituen departamentuak jurisdikzio organoen eskura jarriko ditu.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Ondorio ekonomikoak.

Foru agindu honetako xedapen ekonomikoak ez dira aplikatuko zerbitzu-sariak ordaintzeko eskaera foru agindu honek indarra hartu aurretik egin zen izendapen bati badagokio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak berrikusi eta eguneratzea.

Foru agindu honen 8. artikuluan aipatzen diren entitate eta profesionalen elkargoei entzun ondoren, konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak (foru agindu honen III. eranskinekoak) berrikusten ahalko dira justizia arloko eskumenak dituen kontseilariaren foru agindu baten bidez, antzematen diren premien eta aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Bigarrena.–Eranskinak.

I., II., III. eta IV. eranskinak interesdunen eskura egonen dira www.justicia.navarra.es web orrian eta epaitegi eta auzitegietan.

Hirugarrena.–Foru aginduaren aplikazioa.

Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio egintzak eta jarraibideak emateko foru agindu hau behar bezala gara dadin.

Laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko uztailaren 8an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Peritu bat eskatzea

JGZ Erref.

ORGANO ESKATZAILEA:

TELEFONOA:

FAXA:

HELBIDEA:

ZK.:

SOLAIRUA:

HERRIA:

POSTA KODEA:

ESKAERAREN ARDURADUNAREN IZEN-DEITURAK

KARGUA:

ORGANO JUDIZIAL ESKATZAILEAK BETE BEHARREKOA:

PROZEDURA ZK.:

ESKAERAREN EGUNA:

ESKATZEN DEN LANBIDE-ESPEZIALITATEA:

PERITU-FROGA NORK ESKATZEN DUEN:

OFIZIOZ

FISKALTZA

KAUDIMENGABE DEKLARATUTAKO PERTSONA (AUTOA ERANTSI BEHAR DA)

DOAKO LAGUNTZA JURIDIKORAKO ESKUBIDEAREN TITULARRA (IZENA AIPATU BEHAR DA)

PERITU-FROGAREN XEDEA:

KARGUA ONARTZEKO, IZENDATUTAKO PERITUAK ONDOKO TOKIAN BERTARATU BEHARKO DU:

TOKIA:

DATA:

ORDUA:

ORGANO JUDIZIAL ESKATZAILEAREN ZIGILUA

ESKAERA HONAKO HONI BIDALI BEHAR ZAIO POSTAZ:

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA

Iratxeko Monasterioaren kalea, 22

31011 - Iruña

EDO FAXEZ, HONAKO ZENBAKI HONETARA: 848-421386

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUAK BETE BEHARREKOA:

Ez dago langile espezialista egokirik administrazioan.

Ez dago izendapen-proposamenik.

Izendapen-proposamena:

NAN:

IZEN-DEITURAK:

HARREMANETARAKO TELEFONOA:

POSTA ELEKTRONIKOKO HELBIDEA:

PERITU-TXOSTENA EGIN DELA EGIAZTATZEA:

Organo judizialak bete beharrekoa, peritu-froga egin ondoren, Justiziako Gizarte Zerbitzuari bidaltzeko

ORGANO JUDIZIALAREN ZIGILUA

PERITU-IRIZPENA JASO ZEN EGUNA

ESKAERA HONI BURUZKO ARGIBIDEAK NAHI IZANEZ GERO, DEITU TELEFONO HAUETARA: 848 423 376 / 848 427192

II. ERANSKINA

Peritu-frogaren kostu ekonomikoaren aurreikuspena

PERITUAREN IZEN-DEITURAK:

NAN/IFZ:

HELBIDEA:

ZK.:

SOLAIRUA:

HERRIA:

POSTA KODEA:

POSTA ELEKTRONIKOA:

TELEFONOA:

FAXA:

PERITU-FROGA ESKATZEN DUEN ORGANOA:

PROZEDURA ZK.:

PERITU-FROGA NORK ESKATZEN DUEN:

OFIZIOZ

FISKALTZA

KAUDIMENGABE DEKLARATUTAKO PERTSONA (AUTOA ERANTSI BEHAR DA)

DOAKO LAGUNTZA JURIDIKORAKO ESKUBIDEAREN TITULARRA (IZENA AIPATU BEHAR DA)

IRIZPENAREN XEDEA

Ondasun higigarriak, ibilgailuak eta bitxiak

Ondasun higigarriek jasotako kalteak

Makineria industriala

Antigoalekoak eta artelanak

Elektronika, informatika eta telekomunikazioak

Auditoretza eta enpresa-balorazioak

Mediku, psikologo eta osasun-profesionalen txostenak

Egiaztapen topografikoak, eraikuntza

Kaligrafiako peritu-frogak

Ondasun higigarrien balorazioak, hipotekarioak

Ingurumen arlokoak

Lan arloko betearazpenetan erabakitako peritu-frogak

Bestelakoak (deskribatu laburki)

AURREKONTUA:

Aurreikusitako denbora

Kostuaren balorazioa (kostua orduko)

Prezioa

BEZ

Zerbitzu-sarien prezioa, guztira

PFEZaren atxikipena (%–––––), BEZik gabeko zerbitzu-sarien gainean

Zerbitzu-sari garbiak, guztira

DATA ETA PERITU JUDIZIALAREN SINADURA

ESKAERA HONAKO HONI BIDALI BEHAR ZAIO POSTAZ:

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA

Iratxeko Monasterioaren kalea, 22

31011 - Iruña

EDO FAXEZ, HONAKO ZENBAKI HONETARA: 848-421386

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUAK BETE BEHARREKOA:

Egin bedi peritu-froga aurreikuspen honen arabera

Baztertzen da

DATA:

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUAREN ZIGILUA

PERITU-TXOSTENA EGIN DELA EGIAZTATZEA:

Organo judizialak bete beharrekoa, peritu-froga egin ondoren, Justiziako Gizarte Zerbitzuari bidaltzeko dagokion fakturarekin batera

ORGANO JUDIZIALAREN ZIGILUA

PERITU-IRIZPENA JASO ZEN EGUNA

ESKAERA HONI BURUZKO ARGIBIDEAK NAHI IZANEZ GERO, DEITU TELEFONO HAUETARA: 848 423376 / 848 427192

III. ERANSKINA

Konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak

Ondasun higigarriak, ibilgailuak, bitxiak eta objektu preziatuak

50 eurotik 200 eurora

Ondasun higigarriek jasotako kalteak

200 eurotik 400 eurora

Makineria industriala

300 eurotik 500 eurora

Antigoalekoak eta artelanak

200 eurotik 400 eurora

Elektronika, informatika eta telekomunikazioak

300 eurotik 500 eurora

Auditoretza eta enpresa-balorazioak

400 eurotik 600 eurora

Mediku, psikologo eta osasun-profesionalen txostenak

400 eurotik 600 eurora

Egiaztapen topografikoak, eraikuntza

300 eurotik 500 eurora

Kaligrafiako peritu-frogak

300 eurotik 500 eurora

Ondasun higigarrien balorazioak, hipotekarioak

200 eurotik 400 eurora

Ingurumen arlokoak

300 eurotik 500 eurora

Lan arloko betearazpenetan erabakitako peritu-frogak

100 eurotik 300 eurora

IV. ERANSKINA

Peritu judizialen zerrendetan inskribatzeko eskaera

ESKATZAILEA

IZEN-DEITURAK:

NAN/IFZ:

HELBIDEA:

ZK.:

SOLAIRUA:

HERRIA:

POSTA KODEA:

POSTA ELEKTRONIKOA:

TELEFONOA:

FAXA:

TITULAZIOA

BERARIAZKO PRESTAKUNTZA

NAHI DUEN ESPEZIALITATEA EDO JARDUERA

JARDUTEKO EREMUA

Iruña

Tutera

Tafalla

Lizarra

Agoitz

Denak

ZINPEKO AITORPENA

Eskatzaileak bere erantzukizunpean aitortzen du ez duela karguan aritzeko ezgaitasun, bateraezintasun edo desgaikuntzarik.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Sinadura

F1409944

Iragarkiaren kodea: F1409944