141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

140/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 85/2014 Foru Aginduaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Hartan, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak zehaztu ziren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 85/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak zehaztu ziren. Foru agindu hori 2014ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an.

Aipatu foru aginduaren I. eranskinean jasotako herri batzuen erreferentzian akatsak daudela oharturik, bidezko da zuzentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen 31. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak zehazten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 85/2014 Foru Aginduaren (2014ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an) I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea, ondoren adierazten den moduan:

Altsasuko Parkean, honela dioen tokian:

“–Lakuntza.

–Olazti”.

Honela behar du:

“–Lakuntza.

–Larraun.

  • Kontzejuak: Madotz eta Oderitz.

–Olazti.”

Nabaskozeko Parkean, honela dioen tokian:

“–Garde.

–Gorza.”

Honela behar du:

“–Garde.

–Galoze.

  • Kontzejuak: Izize, Itzalle eta Uskartze.

–Gorza.”

Iruñeko Parkean, honela dioen tokian:

“–Galar.

  • Kontzejuak: Arlegi, Cordovilla, Espartza Galar, Ezkirotz, Galar, Olatz-Subitza, Getze Galar eta Subitza.

–Galoze.

  • Kontzejuak: Izize, Itzalle eta Uskartze.

–Goizueta.”

Honela behar du:

“–Galar.

  • Kontzejuak: Arlegi, Cordovilla, Espartza Galar, Ezkirotz, Galar, Olatz-Subitza, Getze Galar eta Subitza.

–Goizueta.”

Honela dioen tokian:

“–Larraun.

  • Kontzejuak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Iribas, Madotz, Mugiro, Oderitz eta Uitzi.”

Honela behar du:

“–Larraun.

  • Kontzejuak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Iribas, Mugiro eta Uitzi.”

Azkoiengo Parkean, honela dioen tokian:

“–Milagro.

–Azkoien.”

Honela behar du:

“–Milagro.

–Murillo el Cuende.

  • Kontzejua: Arrada.

–Azkoien.”

Zangozako Parkean, honela dioen tokian:

“–Leatxe.

–Lerga.

–Ledea.”

Honela behar du:

“–Leatxe.

–Ledea.”

Tafallako Parkean, honela dioen tokian:

“–Murillo el Cuende.

  • Kontzejuak: Murillo el Cuende, Arrada eta Traibuenas.”

Honela behar du:

“–Murillo el Cuende.

  • Kontzejuak: Murillo el Cuende eta Traibuenas.”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 17an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1408899