139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2014 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Artazuko balorazio txostena onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 23an emandako 14/2014 Ebazpenaren bidez, Artazuko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.

2014ko uztailaren 2an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Artazuko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2014ko uztailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Artazuko Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko uztailaren 4an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1409875