139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 478/2014 prozedura arrunta

Mª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 478/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Excavaciones Obras y Servicios Iraol, S.L.L.ri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta adiskidetze-ekitaldira eta/edo judiziora ager dadin 2014ko uztailaren 22an, 10:30ean, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1409498