139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03174 Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Saltsako Borda Ur Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: V 71187298.

Helbidea: Alta, 25, 31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Saltsako iturria.

Eskatutako emaria: 1.715 l/eguneko.

Tokia: Malkorra alderdia.

Udal mugapea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

1.500 metroko luzera eta 3/4 hazbeteko diametroa duen hodi baten bidez hartuko da iturburuko ura. Aurrerago, bitan banatzen da hodia: adar batek 1.000 litroko biltegi bateraino eramaten du ura, abereen bordarako, eta besteak 3.000 litroko biltegi bateraino, beste borda baterako, etxeko beharretan erabiltzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1408931