139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03153 Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Iturrizarrakoborda-Iturria Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: V 71183156.

Helbidea: Santo Cristo plaza, 7, 3.a, 20100 Lezo (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Iturri Erreka iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0190 l/s.

Tokia: Tartatzu auzoa.

Udal mugapea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

iturburuko ura kutxeta batetik hartuko da; bertan motoponpa batek 15 metro jasoko du ura, 2.000 litroko biltegi bateraino, eta handik hodi bat aterako da, 20 metro eginen dituena bordaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1408930