139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03110 Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Encanto del Baztan, S.L.

I.F.Z. zenbakia: B31783447.

Helbidea: Ikatzatea etxea-Ordoki auzoa, Arizkun 31713 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,350 l/s.

Tokia: Poligonoa/lurzatia: 47/663 Arizkun.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: ureztaketa eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

iturburuko ura 47. poligonoko 663. lurzatian hartzen da, kutxeta batetik; bertatik 529 metroko hodi bat ateratzen da, 22 m³-ko edukiera duen biltegi bateraino. Azkenik, hodiak beste 367 metro egiten ditu, 47. poligonoko 175. lurzatiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1408876