139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena, Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2014ko tarifa onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2014ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2014ko martxoaren 12ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2014ko martxoaren 14an, Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2014ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2014ko apirilaren 12an eta 28an Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2014ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

Nekazaritzako erabiltzaileek 30,9938084040 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

a) Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 58.547,89 hektareei 150.997,23 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0193711303 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0077484521 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2014ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan 2014ko ekainaren 3an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1408984