139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-P-1113

José Antonio Suescun Estebanek eta Juana Chocarro Elizaldek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 12 metroko sakonera duen putzu bat izanen da, Arga ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Lagunazo alderdian (4. poligonoa, 329. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 3 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura abereei emateko erabiliko da (behi aziendako 190 buru), Berbintzanako (Nafarroa) udal mugapean, 4. poligonoko 329. eta 330. lurzatietan. Urtean 6.296,15 m³-ko bolumena hartuko da gehienez ere, eta batez besteko emari baliokidea 0,229 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1408947