139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-P-100

Benita Álvarez de Eulate Sáenz, Raúl Merino Álvarez de Eulate, Elsa María Merino Álvarez de Eulate, José Carlos Merino Álvarez de Eulate, Ángel Ballesteros Arina eta María Montserrat Gutiérrez García lur azpiko ur aprobetxamendu baten eskatzaileak dira; ondoko ezaugarriak ditu:

Aprobetxamendua 4 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaira ezkerraldetik isurtzen den Cornava izeneko erreka-zulo baten eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremuan, Cornava alderdian (10. poligonoa, 173. eta 174. lurzatien arteko muga). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 2 ZP-koa, 3 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 0,04 hektareako baratzea uholdeka ureztatzeko erabiliko da, eta abere batzuei emateko (7 oilo, 2 ahate, txerri bat eta 3 txakur), 10. poligonoko 173. eta 174. lurzatietan, Vianako udal mugapean (Nafarroa). Urtean 378 m³-ko bolumena hartuko da gehienez ere, eta batez besteko emari baliokidea 0,029 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1408940