139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-319

Chatarras Iruña, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Chatarras Iruña, S.A.

Xedea: txatarra birziklatu eta metalak manipulatzeko industriak eragindako hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Izañerreka (Xulapain ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Orkoien (Nafarroa).

Hondakin uren bolumena 495 m³-koa da urtean; lohi aktiboen sistema baten bidez arazten dira. Kutsaturik egon litezkeen euri uren bolumena, berriz, 32.732 m³-koa da urtean; hareak kentzeko gailuan tratatzen dira, eta ondoren hidrokarburoak bereiztekoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1408845