139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2. aldaketa Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2014ko aurrekontuan

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluak, 2014ko uztailaren 1ean egin bilkuran, 2. aldaketa onetsi zuen hasiera batean Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontua aldatzeko erabakia eta haren dokumentazioa jendaurrean egonen dira Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22. Iruña), hamabortzt egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; alegaziorik ez badu inork egiten, hasierako onespena behin betikoa izanen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Iruñean, 2014ko uztailaren 2an.–Partzuergoko burua, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L1409750