139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONDRITZ

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orondrizko Kontzejuak, 2014ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, 2014. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orondritzen, 2014ko uztailaren 7an.–Kontzejuburua, Lazaro Javier Ainciburu Erneta.

Iragarkiaren kodea: L1409924