139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUGIRO

Oihan enkantea

Oihan enkantea, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko: bi lote, lehenengoa 995 zuhaitzez osatua, eta bigarrena 672 zuhaitzez osatua. Mugiroko Oihanandi eta Olagain mendietan kokatuta daude, Kontzejuko herrilurrean (Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan 558. zenbakia, Mugiroko Kontzejuaren jabetzakoa).

Mugiroko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko:

–Lehenengo lotea: 623 amerikar haritz eta 372 pago, 180 metro kubiko zur eta 595 metro kubiko egur egiten dutenak.

–Bigarren lotea: 672 amerikar haritz, 642 metro kubiko zur eta 573 egur egiten dutenak.

Bi loteen balorazioa, guztira: 44.028 euro, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Mugiroko Kontzejuaren herrilurretako Oihanandi eta Olagain mendietan daude, (558. zenbakia, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan).

Proposamenak Larraungo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Lekunberrin baitago (Aralar, 8). Horretarako epea, 2014ko abuztuaren 14an bukatuko da, 15:00etan.

Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekiko dira 2014ko abuztuaren 18an, 13:30ean, Mugiroko Kontzejuko Etxean.

Sesteorako epea 2014ko abuztuaren 24an bukatuko da, 13:30ean. Sesteorik izanez gero, berriz ere enkantea eginen da, behin betikoa, 2014ko abuztuaren 26an, 14:00etan, Mugiroko Kontzejuko Etxean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Larraungo Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Mugiron (Larraunen), 2014ko uztailaren 7an.–Kontzejuko burua, Miguel Astitz Munarritz.

Iragarkiaren kodea: L1409964