139. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal baratze sozial eta ekologikoen emakida eta erabilera arautzeko ordenantzan aldaketak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen udal baratze sozial eta ekologikoen emakida eta erabilera arautzeko ordenantzaren 6. eta 10. artikuluen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1409991