2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Udal Planaren aldaketa xehakatua, Arau Subsidiarioetako lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza partikularrei dagokienez. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin bilkura arruntean, aho batez eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
“Hasiera batean onestea Los Arcosko Udal Planeko Arau Subsidiarioen 42. artikuluko 10. atalaren aldaketa xehakatua, Los Arcosko Udalak sustatua, eta hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70, 71 eta 79. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.”
Los Arcosen, 2014ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1409815