2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Garinoaingo Udaleko alkatearen eta zinegotzien ordainsariak
Garinoaingo Udalak, 2014ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Lehenbizikoa. Aurrekontuaren 2014ko ekitaldi honetarako, onespenaren eguna kontuan hartu gabe, bakar-bakarrik Nafarroako Gobernuak xede honetarako ematen duen diru-laguntzaren zenbatekoa gisa honetara banatua izan dadila, atxikitako zenbatekoa gainditu gabe:
–Osoko bilkuretara joateagatik: 200 euro.
–Informazio batzordeetara joateagatik: 120 euro.
–Udal taldearen bileretara joateagatik: 100 euro.
–Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik: 50 euro.
Bigarrena. Beren karguan aritzeagatik 2014 honetan sorturiko zenbatekoak horretarako dagoen kontutik ordainduak izan daitezela.
Hirugarrena. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izan dezatela karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Argitara ematen da, apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 75.5. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garinoainen, 2014ko uztailaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.
Iragarkiaren kodea: L1409714