135. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 687/2013 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Félix Rueda García jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Walferpinturas, S.L.ren eta Coblansa, S.A.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 687/2013 prozedura arruntean, honako hau dioen 152/14 epaia, 2014ko maiatzaren 8koa, eman da:

“Baiesten dut Félix Rueda García jaunak Walferpinturas S.L. eta Coblansa S.A. enpresen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, lehena kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.473,17 euro gehi interesak ordaintzera, honako honen laugarren oinarrian ezarritako moduan; horretaz gainera, Coblansa demandatuak erantzukizun solidarioa izanen du zor horri dagokionez, 3.000,83 euro bitarte.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko da Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazten denetik bost eguneko epean iragarri behar da errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan (Banco Español de Crédito) duen 4191 0000 65 0687 13 kontuan, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko.

Era berean, kontu korronte berean 300 euro sartu beharko dira, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honetako Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.”

Eta Walferpinturas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, epaitegi honetako iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenen komunikazioenak edo epatzeenak.

Logroñon, 2014ko ekainaren 16an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1409068