2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Untzitibarko hirilurreko eta landalurreko ondasunen balorazio txostena. Behin-behineko onespena
Untzitibarko Udalak, 2014ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Untzitibarko hirilurreko eta landalurreko ondasunen balorazio txostena. Hona hemen erabakia, hitzez hitz:
“1. Untzitibarko udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria onestea.
2. Javier Linto Iriarte, Judith Alberich Daroca eta Manuel Otano Labiano Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.”
Untzitin, 2014ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1409717