135. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

01. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Metautenen, 2014ko apirilaren 28an.–Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L1409711