13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, Aberingo Udalak sustatua, 29. eta 47. artikuluei buruzkoa, 2013ko urriaren 21ean hasiera batean onetsi zen (2013ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 29koa), jendaurreko aldia alegaziorik gabe amaitu ondoren.

Aberingo Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, aldaketaren testua behin betiko onestea erabaki zuen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aberinen, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

ABERINGO UDAL PLANEKO ALDAKETA XEHAKATUAK

II.1.–Egungo hirigintza araudia - Proposamena

Aberingo Udal Planaren 29. artikuluan lurren eta eraikinen antolamendu fisikoaren mota desberdinak jasotzen dira, eta 47. artikuluan, berriz, 1. kalifikaziorako ezarritako hirigintza determinazioak. Hiri lurzoru finkatua.

Proposatutako aldaketa grafiatuta dago dokumentu honetan jaso den antolamendu proposatuaren planoetan (P-O.01 eta P-O.02).

Egindako aldaketak - proposamena letra etzanean - lodian - azpimarratuta ageri dira egungo hirigintza araudian, eta horri buruz onetsi diren aldaketak ere islatzen dira. Hona hemen:

II. KAPITULUA

Antolamendurako xedapen komunak eta erabileren gaineko arauak

2.1. Antolamendu motak.

29. artikulua. Definizioa.

Eremuen antolamendu fisikoa, eraikinak lurzoruan zein modutan kokatzen diren eta eremu publikoarekin zer erlazio duten kontuan harturik, honela arautzen da:

1. kalifikazioa.–Hiri lurzoru finkatua.

1.1. kalifikazioa.–Hiri lurzoru finkatua - Alde zaharra.

2. kalifikazioa.–Familia bakarreko etxebizitza atxikiak.

3. kalifikazioa.–Familia bakarreko binakako etxebizitzak.

4. kalifikazioa.–Familia bakarreko etxebizitza bakartuak.

5. kalifikazioa.–Familia anitzeko etxebizitzak.

47. artikulua. 1. kalifikazioa.–Hiri lurzoru finkatua.

47.1. Kontzeptuak.

Herriko egitura historikoko etxesailak biltzen ditu. Horiek finkatu eginen dira gaur egun duten kokalekuan. Salbuespenez, eraikuntza batzuk, planoetan adierazten direnak, ordeztu egin behar dira, gaur egun duten erabilera planeamenduko determinazioekin bat ez datorrelako.

Kalifikazio horren barnean azpiatal bat (1.1 kalifikazioa) sartzen da, eta horretan biltzen dira zenbait eraikin eta/edo lurzati puska, beren kokalekuagatik, dagoen eraikuntza tipologiagatik edo herriko hiri egitura historikoaren barnean duten kokalekuagatik, determinazio xehakatu puntualak behar dituztenak, parametro independente batzuk definitzeko, hiri lorzoru finkatu guztirako ezarritako araudi orokorretik kanpo.

47.2. Gutxieneko fatxada.

1. Gutxieneko fatxada bat etorriko da lurzati bakoitzean fatxadak duen benetako luzerarekin, Udal Plan hau behin betiko onesten den egunean.

2. Lurzatien banantzeak edo zatiketak eginez gero, lurzatiak kale aldera duen aurrealdearen gutxieneko luzera 10 m-koa izanen da (aldaketa - 2007ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), (6 m Alde Zaharrean - 1.1 kalifikazioa).

47.8. Handitzeak:

Lehendik dauden eraikinen garaiera handitu ahal izanen da, garaiera arautzaileraino.

Gaur egungo eraikinen oinplanoa handitzen ahalko da, honako parametro hauen barrenean:

1.–Gutxieneko lurzatia eta lurzatiaren aurrealdea:

Gaur egun diren horiexek, katastroko planoaren arabera.

Banantzeak egin ahal izanen dira lurzati berriak sortzeko, ateratzen diren lurzati guztiek ondoko parametroak betetzen baldin badituzte:

–Lurzatiaren gutxieneko azalera: 220 m² (aldaketa - 2007ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), (90 m² Alde Zaharrean - 1.1 kalifikazioa).

–Lurzatiaren gutxieneko fatxada-luzera: 10 m (aldaketa - 2007ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), (6 m Alde Zaharrean - 1.1 kalifikazioa).

Banandutako lurzatiek, eraikinak badituzte, behar adinako azalera izan beharko dute, ateratzen diren lurzatiei esleitutako eraikigarritasuna lehendik dauden eraikin horietarako nahikoa izan dadin.

Udal Planak katalogatutako eraikinetan irizpide horiek aplikatuko dira, baldin eta planteatzen den banantzeak mantentzen baditu eraikinaren-eraikinen baldintza bolumetrikoak, osaerakoak eta estetikoak, edo horietako batzuk, katalogazioa sorrarazi zutenak, eta elkarrekiko independenteak diren bolumen edo elementu gisa ongi identifika daitezkeenak. Edonola ere, eta Udal Planeko katalogoan agertzen den moduan, lizentzia eman aurretik nahitaezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundearen txostena izatea.

1.1 kalifikazioan (Alde Zaharra) hein batean sartutako lurzatien kasuan, gainerako lur guztiak 1. kalifikazioan (Hiri lurzoru finkatua) sartutzat hatu ahalko dira, Alde Zaharrean aurreikusitako banantze baldintzekin, baldin eta azken horretan dagoen lurrarekin - eraikinarekin elkartuta eta batuta gelditzen badira, eta ez eremu horretatik kanpoko lurzati independente gisa.

2.–Eraikinen gehieneko garaiera:

Dauden eraikinen handitzeek dagoen eraikinaren garaiera bera izanen dute gehienez, eta ez da inolaz ere onartuko beheko solairua gehi bi baino garaiera handiagorik, gehienez ere 10,00 metro daudela eraikinaren teilatu-hegaletik.

Eraikin berriak egiten direnean eta eraikinak ordezten direnean gehieneko garaiera arautzailea errespetatu beharko da.

3. Aldeetarako handitzeetan baldintza hauek bete beharko dira:

Dagoen eraikinaren benetako garaierarekin bat etorriko da gehieneko garaiera, eta ez da inolaz ere onartuko beheko solairua gehi bi baino garaiera handiagorik, gehienez ere 10,00 metro daudela eraikinaren teilatu-hegaletik.

Beheko solairuen gehieneko garaiera librea: 3,50 metro.

Goiko solairuaren gehieneko garaiera librea: 2,75 metro.

Eraikuntzaren okupazioa oinplanoan: lurzatiaren azalera osoaren %40.

Gehieneko azalera eraikigarria: lurzatiko 0,8 m²t/m²s Plana hasiera batez onestean. Lehendik eraikinak dituzten lurzatietan, zilegi izanen da gaur egun eraikinak hartzen duen azalera guztian eraikitzea, gehienez baimendutako solairu kopuruarekin (BS+2), gehi lurzatiaren azalera libreko 0,8 m²t/m²s. Parametro horiexek mantendu beharko dira edozein banantze motatan.

4.–Mugetarainoko tartea eta kokapena:

Handitutako eraikinaren zati berria, mehelinik ez badago, lurzatiaren mugatik gutxienez ere 3 metrora egonen da, puntu guztietan. Lehendik dagoen eraikinari atxikiko zaio eta harekin konposizio-batasuna osatuko du.

47.9. Barneko eraberritzeak eta berreraikuntzak.

1. Finkatutako eraikinak zaharberritzen ahal dira, xedetzat emanez familia anitzeko etxebizitza, zeinetan dentsitatea izanen baita etxebizitza bat eraikitako 150 metro karratuko.

(lehendik daudenak hitzak kendu dira).

47.10.–Erabileren baldintzak, hiri lurzoru finkatuari dagokionez.

Honako erabilera hauek onartzen dira:

a) Familia bakarreko etxebizitza. Eraikin historikoak zaharberritzen direnean, familia anitzeko etxebizitzatarako erabilera onartuko da, ezarritako baldintzen arabera.

b) Merkataritza beheko solairuan.

c) Industria, 1. kategoriakoa, beheko solairuan. Baimena emanen da solairu bakarreko eraikinak egiteko, Udal Planak beheko solairuetarako onartzen dituen erabilerak badituzte.

d) Ostatua, jatetxea eta gisakoak.

e) Bulegoak, administrazioa, gizarte eta kultura, aisia, osasun zerbitzuak, gizarte-laguntza eta hezkuntza.

f) Biltegia beheko solairuan.

g) Aparkalekua.

II.2.–EGITURAZKO DETERMINAZIOAK ETA XEHAKATUAK

II.2.1.–Egiturazko determinazioak.

Ez da aldatu egiturazko inolako determinaziorik aldaketa honen esparruan:

Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua.

Lurzoruaren kategoria: finkatua.

Erabilera orokorra: bizitegiak.

II.2.2.–Determinazio xehakatuak.

Aldaketaren edukiak determinazio xehakatuak soilik ukitzen ditu:

–Azpikalifikazioa hiri lurzoru finkatuaren barnean - Alde Zaharraren mugapena.

–Baldintza partikularrak lurren banantzeetan, eraberritzeetan eta handitzeetan, eta beheko solairuetako erabilera xehakatuak.

Iragarkiaren kodea: L1317586