13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 535/2013 prozedura

Estibaliz Martos Nicio andreak, Gasteizko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Gizarte Segurantza dela-eta Lan arloko Epaitegi honetan 535/2013 autoak bideratu dira, Maria Jose Oro Oviedo andreak eskaturik, ezintasun iraunkorra dela-eta, honako hauen aurka: Deco Sense Pamplona, S.L., Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintza. Auto horietan honako hau eman da:

385/2013 epaia. Gasteizen, 2013ko abenduaren 12an.

Marta Ortiz de Urbina andreak, Gasteizko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 535/ 2013 autoak aztertu ditu. Auto horiek eritasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkorrari buruzkoak dira, María José Oro Oviedo andreak eskaturik, Gómez legelari andreak ordezkatua dagoena, honako hauen aurka: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Gómez legelari jaunak ordezkaturik, eta Deco Sense Pamplona, S.L. enpresa, agertu ez dena.

Epaitza:

Baiesten dut María José Oro Oviedo andreak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Deco Sense Pamplona, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, deklaratzen dut auzi-jartzailea ezintasun iraunkor osoaren egoeran dagoela bere ohiko ogibidea den dekoratzaile izateko, eritasun arruntaren ondorioz, eta eskubidea du Gizarte Segurantzatik biziarteko pentsioa jasotzeko, hileko 1.154,91 euroko oinarri arautzaile baten %55 adinakoa, urteko 14 pagatan, 2013ko maiatzaren 1etik aurrerako ondorioekin, behar diren legezko gehikuntza eta errebalorizazio guztiekin, eta, hortaz, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra kondenatzen ditut auzi-jartzaileari pentsio hori ordaintzera, adierazitako moduan eta zenbatekoan.

Ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Ebazpen hau jakinarazi ondoko bost eguneko epean iragarri behar da errekurtsoa, epaitegi honetan.

Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak lan arloko epaitegi honetan aurkeztu beharko du prestazioa ordaintzen hasi izanaren frogagiria, baita errekurtsoa tramitatzen den bitartean ordaintzen segituko duela frogatzen duten agiria ere.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Deco Sense Pamplona, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2013ko abenduaren 12an.–Idazkari judiziala, Estibaliz Martos Nicio.

Iragarkiaren kodea: J1318160