13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Judiziorako eta galdeketarako zitazio ediktua

Zitatzeko agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 5. Epaitegia.

Erabaki den auzia: 999/2013 judizioa, Mohamed Douari, Edurne Santesteban Elizalde, Nourandi Douari eta Almudena Rojo Blanco eta Manuel Bujalance Caballero jaun-andreek sustatua kaleratzea dela-eta.

Zitatuak: Colplast S.A., Integración de Promociones Ecológicas S.L. eta Integración de Servicios Auxiliares S.A., alderdi demandatu gisa judizio horretan.

Zitazioaren xedea: adiskidetze eta judizio ekitaldietan agertzea eta, zein den kasua, Mohamed Douari jaunak, Edurne Santesteban Elizalde andreak, Nourandi Douari jaunak eta Almudena Rojo Blanco andreak, COLPLAST S.A.k eta Manuel Bujalance Caballero jaunak eskatutako galdeketan erantzutea judizioko egintza eta inguruabarrei buruz, epaitegiak bidezkotzat joz gero.

Zein toki eta egunetan agertu behar den: epaitegi honen egoitzan (Princesa kalea, 3; 28008), 2. solairuan den 1A judizio aretoan, 2014ko otsailaren 19an, 10:40an.

Legezko ohartarazpenak.

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LJALaren 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar ditu judiziora (LJALaren 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa badu, hala adierazi behar zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (LJALaren 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Madriden, 2013ko abenduaren 3an.–Idazkari judiziala, Maria José Villagran Moriana.

Iragarkiaren kodea: J1317723