4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 621/2013 prozedura arrunta
Alfonso Perez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: Prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 621/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Elorz, Sociedad Cooperativa Limitada de Transportes-i zitazioa egiteko balio izan dezan 2014ko ekainaren 6ko 12:00etan 103. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1317668