13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1119/2013 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1119/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Dingo y Bob Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, ediktu hau egiten da 2014ko martxoaren 4ko 10:10ean ager dadin Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an) eginen den adiskidetze ekitaldira eta, hala badagokio, judiziora. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 27an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1318179