13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuen aldaketa, nekazaritzako biltegien eraikitako gehieneko azalerari buruzkoa

Alesbesko Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo aski zuela, Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuen aldaketa, nekazaritzako biltegien eraikitako gehieneko azalerari buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.2 artikuluetan xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1400225