13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2014ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Trafikoa arautzen duen udal ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1400220