13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

5. poligonoko 107 eta 105. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 5. poligonoko 107 eta 105. lurzatiak desafektatzea, Life+Territorio Visón proiektua garatzeko.

Hasiera batez onetsi zuen 5. poligonoko 107. lurzatia, a-b-c azpilurzatiak, eta 105. lurzatia desafektatzea, herrilurrak baitziren, lurzoruaren erabilera zuzenean esleitzeko Gestión Ambiental de Navarra, S.A. enpresari, Life + Territorio Visón proiektua gara dezan. Hogei urteko epean erabili ahal izanen du eta 20 urteko errentamendu horren truke 44.064,00 euro ordaindu beharko ditu guztira, betiere Udalak, 2013ko urriaren 29ko osoko bilkuran, onetsitako hitzarmenari jarraituz.

Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1400216