13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Lan egutegia, 2014. urterako

Ultzamako Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2014an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena, Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena, Errege Eguna.

–Urtarrilaren 17a, ostirala, San Anton.

–Martxoaren 19a, asteazkena, San Jose.

–Apirilaren 17a, Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a, Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a, Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, osteguna, Langileen Eguna.

–Abuztuaren 1a, ostirala, Larraintzarko festak, 3 ordu.

–Abuztuaren 15a, ostirala, Abuztuko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, larunbata, Domu Santu.

–Abenduaren 3a, asteazkena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, larunbata, Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, astelehena, Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, osteguna, Eguberri.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko festak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, 08:00etatik 15:15era bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:30etik 14:30a arte izanen da.

C) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte bakarrik, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez landa, langileek 3 egun izanen dituzte beren aferetarako, alkateari aitzinetik garaiz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

D) Aitzineko A) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2014rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1317387