13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

2014ko karga-tasak

Marañongo Udalak, 2013ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

2.–Zerga-tasak eta tasen berrikuspena onestea, bidezkoa bada.

Jaun alkateak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2014ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaia eztabaidaturik, Marañongo Udaleko Osoko Bilkurak, bertaratu guztiak ados direla, erabaki du:

Lehenbizikoa.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,38.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,50.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea: 1,2.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hirilurreko higiezinen balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea 2, karga tasa %12.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Marañonen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, Roberto Abascal Antoñana.

Iragarkiaren kodea: L1400224