13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Fernando Larequi Razquin jauna Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Fernando Larequi Razquin jauna Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1317697