4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. Adostu gabeko 210/2013 banantzea
Iruñean, 2014ko ekainaren 13an.
Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko banantzearen gaineko 210/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Abdelkader Boumediene jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, baita ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2014ko ekainaren 13an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1408707