129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 66/2014 prozedura

Sara Otero Del Amo andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Alicia Fidalgo Zudaire prokuradore andreak eskaturik, Caja Rural de Navarra S C Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Montavez y Jiménez, S.L.ren, Francisca Pozas Rodríguezen, Dolores Montavez Herreraren, José Montavez Herreraren eta Domingo Jiménez Mengibarren aurka bideratu den 66/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hau enkantearen bidez besterentzea:

–Erregistroko 7.971, 7.978 eta 8.900 zenbakiko finkak, San Adrianen.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 111.000, 112.000 eta
175.000 euro, hurrenez hurren.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko irailaren 25ean, 11:00etan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

–Higiezinaren edukitza egoera: ezezaguna.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Lizarran, 2014ko ekainaren 13an.–Idazkari judiziala, Sara Otero Del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1408737