129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen Kideen Batzarrak, 2014ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2013 aldaketa Mankomunitatearen 2013ko aurrekontuan; kreditu berezi baten sorrera da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1409297