129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2014. urteko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarkien ohol ofizialean 2014. urteko plantilla organikoan onetsitako aldaketa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2014ko ekainaren 19an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2014ko ekainaren 20an.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1409390