129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO
ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2013. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

2014KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostua: 1 zenbakiduna. Kirol koordinatzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %10 + %3,57. Euskaraz jakitea aginduzkoa; EGA maila edo horren parekoa. Egungo egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoa. Ruben Goñi Urroz. Kirol koordinatzailea. Lanaldi osoa. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %10 + %3,75. Antzinatasuna: 2007ko irailarean 10ean hasita.

Areson, 2014ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L1409278