129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2014 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Arizko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 6/2014 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Arizko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala berrikusteko.

2014ko ekainaren 24an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Arizko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onestea, Batzorde Mistoak 2014ko ekainaren 24ko bilkuran egindako proposamen loteslearekin bat.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren eduki osoa udal interesdunen bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Leitzako eta Basaburuko udalei igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko ekainaren 25ean.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1409396