129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO
UR MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko ekainaren 19an egin bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Cintruenigon, 2014ko ekainaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Javier Igea Marin.

Iragarkiaren kodea: L1409414