129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2014ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan ezarriari jarraikiz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da 2014ko aurrekontua, 2014ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran erabakita. Hura 2014ko martxoaren 18ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta 2014ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an.

GASTUAK:

I. kapitulua: 108.000 euro.

II. kapitulua: 8.000 euro.

Gastuak, guztira: 116.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 50 euro.

V. kapitulua: 115.950 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 116.000 euro.

Basaburuan, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1409304