129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Basaburuko eta Imozko Udalerrien Batasunak, 2014ko ekainaren 25ean, behin betiko onetsi zuen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hura hasiera batean onetsi zen 2014ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, eta erabaki hori 2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da zehatz-mehatz. Hona hemen:

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1.–Izena: idazkaria. Lanpostuen kopurua: bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna (euskara) C1 (EGA edo balio bereko titulua).

Administrazio kontratudunak

1.–Izena: idazkaria. Lanpostuen kopurua: bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (EGA edo horren baliokidea).

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Administrari laguntzaile: Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %1,38. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Lan harremanetako teknikaria: Lanpostu kopurua: 1. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %4,86 Lanaldiaren %25. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

3.–Teknikaria: Lanpostu kopurua: 1. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %4,86 Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

Basaburuan, 2014ko ekainaren 26an.–Batasuneko burua, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1409303