129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa 2013ko ekitaldiko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

2014ko ekainaren 25ean egin bilkuran, Basaburuko eta Imozko Udalerrien Batasunak aldaketa behin betiko onetsi zuen 2013ko ekitaldiko plantilla organikoan. Aldaketa hori hasiera batean onetsi zen 2013ko azaroaren 19an egin bilkuran, eta erabaki hori 2014ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon bitartean.

Behin betiko onetsirik, argitara ematen da zehatz-mehatz, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluaren eta hurrengoen indarrez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1.–Izena: Idazkaria. Lanpostuen kopurua: bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna (euskara) C1 (EGA edo balio bereko titulua).

Administrazio kontratudunak

1.–Izena: idazkaria. Lanpostuen kopurua: bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (EGA edo horren baliokidea).

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Administrari laguntzailea: Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %1,38. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Teknikaria: Lanpostu kopurua: 1. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %4,86 Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

3.–Lan harremanetako teknikaria: Lanpostu kopurua: 1. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %4,86 Lanaldiaren %25. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: eszedentzian.

Basaburuan, 2014ko ekainaren 26an.–Batasuneko burua, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1409299