129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 4an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 22.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.039.102,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.061.902,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 987.820,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa: 40.082,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 34.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.061.902,00 euro.

Berriozarren, 2014ko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Koldo Pla Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L1409398