2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbizuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2014ko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2014ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 10ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.
Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 303.600,00 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 37.900,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 21.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 368.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 37.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 329.000,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 2.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 368.000,00 euro.
Antzinen, 2014ko ekainaren 27an.–Mankomunitateko burua, Mariano Izcue Ros.
Iragarkiaren kodea: L1409464