129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2014ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Zubietan, 2014ko ekainaren 25ean. Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.

I. ERANSKINA

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1.–Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

2.–Kontu hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

3.–Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1.–Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

–Idazkaria: hutsik.

–Kontu hartzailea: hutsik.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Antzinatasuna: 2004/06/26.

–Administrari laguntzailea: hutsik.

Iragarkiaren kodea: L1409233