2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Aldaketa egiturazkoak eta xehakatuak, 1. poligonoa, 507. lurzatiari dagokionez (VA 1.1). Hasierako onespena
Esako alkateak hasiera batean onetsi du, ekainaren 23ko 27/2014 Ebazpenaren bidez, Esako Arau Subsidiarioetan udalerriko 1. poligonoa, 507. lurzatiari dagokionez (UA 1.1 unitatea) aldaketa egiturazkoak eta xehakatuak egiteko proiektua; ebazpen hori eman da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluaren j) letraren babespean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8. artikuluari dagokionez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70, 71 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Esan, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1409267