129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aurrekontuko aldaketaren espedientea. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2014ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, besteak beste, hau erabaki zuen:

“Ikusirik kontu-hartzaileak luzatutako txostena, erabaki da hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

FINANTZABIDEA

KREDITU GEHIKUNTZA

447-22500

Isurketa kanona

75.472,03

Diru-sarrera handiagoak “Baimendu gabeko isurketa Las Cañas” 39917 kontu-sailean

Erabakia Idazkaritza Orokorrean ikusgai edukitzea 15 egun baliodunean, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia jarrita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.”

Vianan, 2014ko ekainaren 27an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1409474