2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Untzueko Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua baita, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten bizilagunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, halakorik badute.
Untzuen, 2014ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.
Iragarkiaren kodea: L1409404