129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Behin betiko onespena. 1. aldaketa 2014ko aurrekontuan

Ultzamako Udalak, 2014ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura berezian eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2014ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14koan), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere, hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

“Gaia: 2014ko ekitaldiko aurrekontuetan 1/2014 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia onestea.

Gastuetako kontu-sail hau sortzea:

Kontu-saila: “Larraintzarko mugaketa egiteko teknikarien ordainsariak”.

Kopurua: -.

Zenbatekoa: 25.000,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu berezia sortzea, diru-sarreretan kontu-sail berria sortuz:

Kontu-saila: “Larraintzarko Kontzejuaren ekarpena, mugaketen gastuak finantzatzeko”.

Kopurua: 1-78201.

Zenbatekoa: 25.000,00 euro.”

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko ekainaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1409259